Egilea: John Andueza
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Bizi taupadak
Urtea: 2012
ISBN: 9788415337836
R: 6.791
51 kapitulu laburrez osatutako liburua. Ene ustez, hasieran, liburua astuna da, pertsonaia bakoitza nolakoa den deskribatzeko topikoz betetako hamar bat kapitulu erabiltzen dituelako. Gerora interes pixka bat sortzen du. Hona hemen argumentua: Aitor Bergaretxe, Xato, Arrasatetik Donostiara joan da bizitzera. Institutu batean hasiko da eta bertan mota guztietako ikasleak eta irakasleak deskribatuko dizkigu. Halako batean, institutua hankaz gora jarriko duen gertakari bat izango da, eta errugabea erruduntzat joko dute. Gelakide batek beste batzuek egindako zerrikeria pairatuko du. Zorionez, benetan zer eta nola gertatu den argituko da, eta institutuko giroa bere onera itzuliko da. 15 urteko gazteen interesak, ametsak eta jokaerak deskribatzen ditu.
Zenbait pasarte zertara datozen ez zait oso argi gelditu, esate baterako, ETAren desagertzearen komunikatua edo Sarrionandiari buruz ari den pasartea, behartuta sartuta daudela iruditzen zait, adabaki gisa ikusten ditut.
Leku eta datu erreal ugari ageri dira: Bukowski taberna, Errealeko jokalari batek sartutako gol famatua, Samsung Galaxi mini, No habrĂ¡ paz para los malvados filma, Euskadi Sariaren inguruan sortutako polemika…
Hizkuntzarekin hitz jokoak egiten ahalegintzen da, baina nire ustez, ingeleseko hitz eta esamolde gehiegi erabiltzen ditu.
Tutoretza klaseetan erabiltzeko aproposa izan daiteke.