Egilea: Antton Kazabon
Ilustratzailea: Ima Mendiola
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Ekin
Urtea: 2008
ISBN: 978-84-8394-218-5
R: 5.230
Aloñak harreman estua du bere aitonarekin. Eskolan aurkezteko hainbat deskribapen egiteko laguntza eskatzen dio Aloñak aitonari. Honek, leku deskribapenekin batera bere gazte denboretako bizipenak eta amodioak kontatzen dizkio. Bi pertsonaien artean, elkarrizketa-eskutitza moduan ematen da elkarren arteko komunikazioa, txandatuz, bakoitzak kapitulu osoa besteari eskainiz.
Liburuaren ez ohiko egitura dela eta eleberri berezia suertatzen da; iragana eta orainaldia ikuspuntu ezberdinetatik aurkezten dira. Nerabezaroan amodioak duen lekua azpimarratzen da eta aldi berean belaunaldi ezberdinen arteko harreman goxoa.
24 kapitulu laburrez osatuta dago liburua. Hizkuntza aldetik ulerterraza eta ongi idatzitako liburua.