Egilea: Georgia Byng
Itzultzailea: Jesus Mari Lasa
Argitaletxea: Erein
Bilduma: Molly Moon
Urtea: 2009
ISBN:978-84-9746-488-8
R: 5.911
Molly Moon eta hipnotismoko liburu miragarria-ren protagonista bera aurkituko dute gazteek bigarren liburu honetan ere. Molly Moon neskato umezurtzak animaliak hipnotizatzeko gaitasuna zuela deskubritu zuen lehenengoan; bere ahalmen miresgarriaren bidez, eta bere lagun Rocky-ren laguntzaz, Primo Cell jaun aberats eta gaiztoaren planak bertan behera uzten saiatuko da, Los Angeles-en. Lucy Logan hipnotizatzaileak eskatuko dio Molly-ri Primo Cell-en jokabide okerra agerian jartzeko, uste baitu gizon horrek telebista eta zinema aktoreak hipnotizatzen dituela, dirua irabazteko. Gainera, Davina Nuttel aktore gaztea bahitu duelako susmoa du Lucy-k; Molly-k zer gertatu zaion ikertu beharko du eta Cell-ekin borrokatu.
Ustekabe handia izanen du Molly-k, egia osoa zein den ikusten duenean… Fantasia eta errealismoa ongi josita daude liburu honetan, eta abentura, misterioa eta intriga gustuko dituzten irakurleentzat oso aproposa da.