Egilea: Unai Busturia
Ilustratzailea: Julen Ribas
Argitaletxea: Saure
Bilduma: Numenak
Urtea: 2007
ISBN: 978-84-95225-76-4
R: 4.538
Ilunpean bizi ziren euskal mitologiako pertsonaiak dira protagonistak komiki honetan. Euskal mitologia, historia eta gaur egungo errealitatea nahasten dituen komiki ederra dela esan dezakegu.
Istorioan, euskal tradizioa eta mitologiarekin batera, gaur egungo kontuak ere nahasten dira. Alaitz eta Iratxe Arrasateko bi neska dira, euskal mitoei garrantzirik ematen ez dietenak, eta horiekiko errespetu faltagatik euren burua numen edo pertsonaia mitologikoekin abentura batean nahastuta aurkitzen dutenak. Paraleloan, pertsonaia mitologiko horietako batzuen iragana kontatzen da, euskal jauntxoen eta gaztelarren arteko guduen garaikoak, Mari jainkosa Diego jaunarekin ezkonduta gizakien artean bizi zenekoa.
Istorioa erakargarria da oso, eta oso ongi kontatua dago.