Legatz egosia barazkiekin eta piperrautsarekin

Iker Markinez / 2012-12-15 / 138 hitz

OSAGAIAK
4 pertsonarentzako osagaiak:
Kilo inguruko legatz isatsa
2 azenario
Tipula bat
Ziazerba sorta bat
Tipulina bat
Gatza
Oliba olioa
Piperrautsa

• Legatzari hezurra kendu, eta lau xerratan moztu. Lapiko bat urez bete, gatza gehitu eta sutan berotzen jarri. Irakiten duen bitartean, barazkiak garbitu eta zuritu. Ondoren, juliana moduan moztu, eta ura irakiten dagoenean, lapikora gehitu. 10 minutuz irakiten eduki; ondoren, atera eta gorde.

• Legatzari gatz pitin bat bota, eta lapiko berean ur irakinetan sartu, eta zortzi bat minutuz irakiten eduki. Ondoren, atera, eta jarraian barazkiak berriro lapikoan sartu eta atera azkar bat egin, berriro pixka bat berotu daitezen.

• Mahaira zerbitzatzeko, jarri lehenik platerean barazkiak ongi iragaziak eta gainean legatz takotxoa. Bukatzeko, piperrauts gorriz ongi estali (norberaren gustura), eta oliba olio zorrotada eder bat bota osagai guztiei.

• Plater honen sekretua prestatu bezain laster jatea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.