Big

BigEgilea: Mireille Geus
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Ameslari
Urtea: 2011
ISBN: 978-84-83-94-52
R: 6.656

Liburu hunkigarria, hasi eta bukatu arte jarraian irakurtzen den horietakoa. Hausnarketa eragiten duen liburua da. Hona hemen argumentua: neska batek beste baten gutuna jasoko du eta, ondorioz, erabaki bat hartu beharko du. Erabakia zein den azaldu aurretik, bien arteko harremana nolakoa izan den deskribatuko du.

Egitura biribila du, hasiera eta bukaera ‘orain’ean kokatuak daude eta tartean 18 ataletan Lizzi /Dizzy eta Big / Abigailen arteko harremana nolakoa izan den deskribatzen du. Hasierak jakinmina pizten du.

Pertsonaien ezaugarri psikologikoak eta sentimenduak oso ongi adierazita daude. Lehen pertsonan kontatua dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.