Egilea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Gaumin
Bilduma: Su tanta
Urtea: 2011
ISBN: 978-84-939229-2-4
R: 6.659
Liburuak hitzaurrea, bost ipuin labur eta komunikabideetatik hartutako informazioaz osatutako atal bat ditu. Ipuin bakoitzaren hasieran argazki edo irudi bat ageri da, eta erraz irakur daitezke. Izenburuak azken ipuinari egiten dio erreferentzia. Nire ustez, hauxe da ipuinik onena.
Morillorengan behin eta berriro errepikatzen diren hainbat gai agertzen dira: fantasia, mitoak, heriotza, zientzia, deabrua.
Argitalpen txukuna, orri bakoitzean deabruaren eta arrosaren irudi banaz apaindua.