Egilea: Jordi Sierra i Fabra
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Ameslari
Urtea: 2010
ISBN: 978-84-8394-149-2
R: 6.314
Argumentua: Larunbat goiz baten, hogeita hamarren bat ikasle institutuan elkartuko dira bezperan sakelako telefono bat txikituta agertu zela-eta, gertatutakoa argitu eta konpontzeko. Horretarako, Gatazka gela prozedura erabiliko dute, eta dena ikasleen artean erabakiko dute, ez dago beste bitartekaririk. Hasieran kasua ezingo dela argitu dirudien arren, azkenean lortuko dute helburua.
Gaia interesgarria da institutu bateko gelan gertatu ohi diren istiluak tratatzen dituelako, eta gazteek halako egoerak bizi dituztelako, hala ere, protagonisten adinak (12-13) sinesgarritasuna kentzen dio kontaketari. Pertsonaiek ageri duten nortasuna, heldutasuna, objektibotasuna ez dagokio adin horri.
Narratzaile orojakileak 23 kapitulu laburretan kontatzen du istorioa, eta, batez ere elkarrizketez osatua dago narrazioa. Koherentea da eta hasierako egoerak jakin-mina sortzen du.
Denbora zehatz-mehatz markatuta dago, hiru ordu eta erdi irauten du eta testuaren intentsitatea markatzen laguntzen du.
Edizioari dagokionez, badu ortografia eta itzulpen akatsen bat .