Hilketa Liburutegi Nazionalean

HilketaEgilea: Luisa Villar Liébana
Itzultzailea: Patxi Ezkiaga
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Ameslari
Urtea: 2011
ISBN: 978-84-8394-546-9
R: 6.668

 

Lau ataletan banatutako eleberri poliziakoa. Liburutegi Nazionaleko hitzaldi ziklo baten hasieran, hizlari bat hiltzen saiatuko dira. Ondorioz, ikerketa egin beharko da, eta nagusiki hiru lagun arituko dira lan horretan: komisarioa, Maria Mayo izeneko kazetaria eta jardunaldietako koordinatzailearen iloba. Kasua argitu ondoren, ezohiko bukaera izango du. Bitxikeria gisa: eleberriaren bukaeran, protagonistetako batek liburu honen izen bereko eleberria idatziko du, eta pertsonaia bati eskainiko dio.

Istorioa hitzaldi zikloak irauten duen denboran gertatzen da, Madrilen.

Bi narratzaile ageri dira: Maria Mayok lehen pertsonan kontatzen du; beste narratzaileak, berriz, hirugarren pertsonan kontatzen du eta orojakilea da. Bataren eta bestearen kontaketak tartekatu egiten dira. Pertsonaiak oso lauak dira, eta, ene aburuz, ez oso sinesgarriak.

Edizioari dagokionez, gramatika eta tipografia akats batzuk daude (hainbat irakasleei, zein begietara begiratu, sekelakoa…)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.