Egilea: Erik L’Homme
Euskarazko edizioaren koordinaketa: Eukene Herrera
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: A Elkartea
Urtea: 2012
ISBN: 978-84-8394-564-3
R: 6.794
Abentura eta fantasia liburua da hau.
Jasper, 15 urteko aberaskumea, oso trebea da magia kontuetan, eta A izeneko Elkarteak bertako praktiketako agentea izatea eskainiko dio. Elkarte honen helburua da bereziek (banpiroek, trolek, iratxoek, deabruek…) eta gizakiek elkarren artean elkarbizitza ona izatea. Horretarako, paranormalen (gaitasun bereziak dituzten gizakien) laguntza du, eta halakoxea da Jasper.
Bildumako lehen alea da, eta aurreneko liburu honetan, Jasperrek bi zeregin izango ditu. Lehendabizikoan, Fabio izeneko banpiro bati berezien portaera oneko kodea gogorarazi beharko dio. Bigarrenean, banpiroei droga saltzen aritzen diren lagun batzuei zenbait galdera egin beharko dizkie.
Liburuko zenbait pasarte berriro azalduko dira bigarren liburuan, beste protagonista baten ikuspuntutik azalduta.