Egilea: Harkaitz Cano
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Urtea: 2006
ISBN: 978-84-9783-436-0
R: 3.630
Lesterrek logika oso arrazoizkoa du, baina batzuetan ez da erraza baten logika besteei ulertaraztea. Lester, izan ere, mutiko serio bat da, nahiz eta umore handia izan, eta hamar urte betetzeko amorratzen dago, hamar urterekin ume bat gazte serioa bilaka litekeelako, eta denek serio har dezaten aukera gehiago dituelako.
Gazte serio bat izango da laster Lester. Galtzetako patriketan harriak eramatea, esaterako, oso logikoa da Lesterrentzat, baina ez bere amarentzat, amak ez baitu konprenitzen haize handia dabilenean zer garrantzitsuak diren poltsikoak harriz beteta eramatea; hartara, haizeak ezin baitzaitu eraman.