Nahaspila

Anjel Lertxundi / 2013-01-16 / 113 hitz

Asko harrotu izan gaitu tximeletari eman dizkiogun izenen ugariak. Ez diogulako erreparatu konponezin sozialen inguruko izenen ugaritasunari. Gatazka deitu diogu indarkeriak konpondu nahi omen zuenari. Borrokak dira ukabilkadekin berdindu nahi diren problemak eta borroka armatuak tiroka berdindu nahi direnak. Lanarekin lotutako etenak, arazo laboralak dira. Hizkuntzarekin lotutakoak auzi linguistikoari zor zaizkio. Herrien arteko auzi diplomatikoak aferak dira. Gazteek istilua baliatzen duten beren egonezina manifestatzeko. Edana eta droga okasio bide izaten dira. Errietak izaten ditugu seme-alabekin. Bikoteetan liskarrak egon ohi dira. Senideak mokoka hasten dira herentzien-eta kulpaz. Matrakak dira umeen arteko haserreak. Sesioak, kolpeko beroaldiak eragindakoak. Ardaila deitzen diogu oihuak ere tartean dituen problemari…

Oraindik bataiatu gabe baitago, nahaspila deitzea proposatzen dut zaborren auziari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.