Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekin

Iker Markinez / 2013-01-12 / 247 hitz

OSAGAIAK
4 pertsonarentzako osagaiak:

Kremarentzako
300 g kuia
Oliba olioa
2 baratxuri ale
Tipulina
Esne gain basokada bat
Gatza

Kiribilentzat
200 g onddo
Oliba olioa
Gurin koilarakada bat
Tipulina
3 koilarakada irin
Litro erdi esne
Gatza
Piper hauts beltza
8 brik orri

• Krema prestatzeko, lapiko batean oliba olio zorrotada bat bota; eta berotutakoan, tipula eta baratxuri aleak puska handietan gehitu. 10 minutuz erregosi ondoren, kuia ere azala kenduta eta puska handietan moztuta bota bertara. Urez estali, baina juxtuan, pasatu gabe eta ondoren esne gain basokada ere gehitu.

• Guztia su bizian irakin ondoren, irabiagailutik pasa, gatz pitin bat bota eta gorde.

• Kiribilak prestatzeko, lehenik onddoak garbitu eta pusketa txikietan moztu. Bitartean, lapiko zabal batean oliba olio zorrotada jarri, eta tipulina pusketa txikietan moztuta bertan jarri; 10 minutuz erregosi. Jarraian, onddoak gehitu, eta beste 10 minutuz erregosi. Gatz pitin bat eta piper hauts beltza ere gehitu.

• Ondoren, gurin koilarakada gehitu, eta hiru koilarakada irin ere bai. Dena ongi nahastu, eta litro erdi esnea pixkanaka gehituz joango gara. Nahastu eta saltsa krematsu bat lortuko dugu. 10 minutuz irakin ondoren, prest izango dugu krema. Hozten utzi beharra dago, ordea, brik kiribilak errazago betetzeko.

• Brik orriak hartu eta, taloak balira bezala, erdian onddo krema koilarakada pare bat jarri, eta buelta pare bat emanez kiribil itxuran bildu, Horrela zortzi kiribilak bete arte.

• Labea berotzen jarri, eta 180 gradutan bost minutuz mantendu, berotu eta gorritu daitezen. Jarraian mahaira ateratzeko prest daude; horretarako, kuia krema pixka batez busti ditzakegu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.