Iker Markinez / 2013-02-09 / 156 hitz
OSAGAIAK
4 pertsonarentzako osagaiak:
Dozena bat orburu
4 raf tomate
Tipulin bat
Lolo letxuga
Oliba olio birjina
Gatza
Ozpina
Piperrautsa
Irina
• Hasteko, orburuak prestatuko ditugu, horixe dugu errezeta honetako lanik handiena.
• Lapiko handi batean ura erdira arte bete, 2 koilarakada irin gehitu, eta ondo nahastu. Gatz pitin bat bota, eta sutan jarri irakin arte.
• Bitartean, orburuak zuritu; txortena ere moztu gabe zuritu. Orburuaren punta moztu pare bat zentimetro zabal. Ondoren, ur irakinetan sartu, eta irakin hogei bat minutuz. Gorde.
• Letxuga garbituko dugu, eta ongi lehortu. Tipulina xafla finetan moztu, tomatea xerra lodixeagoetan moztu. Baita orburuak ere, goitik behera moztu (argazkian ikusten den bezala).
• Plateraren muntatzen hasiko gara: plater baten erdian letxuga hosto batzuk ipini. Inguruan tomateak jarriko dizkiogu, baita orburu xaflak tomateen artean ere. Azkenik, tipulina jarri guztiaren gainean. Olio ozpin bat egin, bakoitzaren gustura; eta koilara baten laguntzaz dena ongi busti. Bukatzeko, piperrautsa gainetik bota eta jateko prest dugu entsalada.