Egilea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Bizi taupadak
Urtea: 2006
ISBN: 978-84-9783-413-1
R: 3.602
Protagonista, Jon Iturri Mendieta, 12 urteko mutikoa da. 1936. urteko abuztuan, Espainiako gerra zibila hasi berri da; gurasoek, babesteko asmoz, amaren anaiarengana bidali dute denboraldi bat pasatzera. Osaba farozaina da. Aita medikua da eta frontera joan behar izan du, laguntzera; ama, berriz, haurdun dago eta Bilbon gelditu da, etxean. Jonen arrebatxoa otsailean jaiotzekoa da.
Protagonista bera da narratzailea eta garai latz hartako pasadizo eta zenbait gertaeraren berri izango dugu. Nerabezaroko sentimenduak ere islatzen dira, Jon maitemindu egiten baita Mirra izeneko neska ijito batez.
Kontakizun entretenigarri baten bidez, gozarazteaz gain gazteei gerrari buruzko informazioa ematen die narrazioak. Gaia, berez, garratza izanik ere, kontakizuna arina eta gozoa gertatzen da.