Egilea: Daniel de Roulet
Itzultzailea: Inma Errea
Argitaletxea: Denon artean
Urtea: 2011
ISBN: 978
R: 6.680
Japoniako hondamendi nuklearrari buruzko liburutto beroa, oso denbora laburrean ateratzea lortu baitzuen Iruñeko Denonartean argitaletxeak. Inma Erreak egindako itzulpenari lekukotasuna erantsi dio Iruñean bizi eta bertako Hizkuntz Eskola japoniera irakasle den Keiko Suzukik. Hitzaurrea —oso interesgarria— Pello Zubiriak idatzi du. Beste hizkuntza anitzetara itzulia, euskarazko bertsioari azpititulu bat eman diote: Fukushima mon amour.
Urgentziazko literatura izanik ere, liburua guztiz gomendagarria da. Gainera, eskutitz moduan izateak laguntzen du, eta irakurterraza da oso: arratsalde batean irakurtzeko modukoa; hitzaurrea eta Keikoren lekukotasunarekin, bi arratsalde.
Gaur badakigu tsunamiak baino lehen lurrikarak zartatu zizkiela Fukushima Daiichiko zentral nuklearraren oskolak eta hori ez da zabaldu, energia nuklearraren lobbyak eta horren morroi-neskameek, komunikabide gehienek, ederki astintzen baitute desinformazioa. Lekukotasun moduko liburu honek, bere xumean, informazio handia eskainiko dio irakurle gazteari, beste ikuspuntu bat, komunikabide gehienek ematen ez dutena, Garoña beste bi urtez irekita izatea ahalbideratzeko eta justifikatzeko egunkari-izenburuak —egun batean bai eta bestean ere bai— irakurtzen ahal ditugularik.