Iker Markinez / 2013-05-04 / 177 hitz
OSAGAIAK
4 pertsonarentzako osagaiak:
Masarako:
500 g txokolatezko geruza
Litro erdi esnegain
50 g azukre
75 g gurin
Estaldurarako:
100 g txokolatezko geruza
20 g gurin
50 cl esnegain
Kakao hautsa
• Lehenik, masarako esnegain litroa irakiten jarri lapiko batean. Irakitean, sutik kendu.
• Geruzarako txokolatea, azukrea eta gurina ontzi borobil batean ipini.
• Lapiko bat urez erdira arte bete, eta haren gainean ontzi borobil hori jarri. Su motelean ipini, eta goiko ontziko txokolate guztia urtu arte eduki, noizbehinka nahastuz. Oso garrantzitsua da su motelean egitea.
• Esnegaina gehitu. Lapikotik kendu ontzia, eta ongi nahastu. Hozkailuan sartu hurrengo egunera arte.
• Biharamunean, estaldurarako txokolatea prestatzen hasiko gara. Horretarako, txokolatea eta gurina ontzi batean jarri, eta, aurreko egunean bezala, urez betetako beste lapiko baten gainean jarri.
• Su motelean dena ongi urtua dugunean, hozkailutik atera prestatutako boilur masa. Koilara txiki baten laguntzaz, bolatxoak egin. Koilara masari itsatsia gera ez dadin, ur berotik pasatu.
• Bolatxoak egin ondoren, estaldurako txokolatean pasatu, eta erretilu batean jarri; berriro hozkailuan sartu.
• Estaldura hotza dagoenean, kakao hautsetan sartu, eta jateko prest dauzkagu.