Egilea: Juan Kruz Igerabide
Ilustratzailea: Escletxa, N. Feijoó, I. Izagirre, E. Jalón
Argitaletxea: Aizkorri
Bilduma: Ipuintxo bat gauero
Urtea: 2013
ISBN: 978-84-8263-284-1
R: 6.953
Juan Kruz Igerabidek Antzinako Greziako 24 ipuinen bertsioak idatzi ditu, mito bakoitzaren funtsa jaso eta egokituta. Bere ustez, gure zibilizazioa ulertzeko balio duten ipuinak dira. 392 orri dituen arren, erraz irakurtzen da, batetik, tamaina txikiko liburua delako, eta bestetik, ia orri guztietan ilustrazioez apainduta dagoelako. Lau ilustratzaileren artean egin dituzte irudiok.