Itsusi amorratuak

Anjel Lertxundi / 2013-09-26 / 107 hitz

Euskal Telebistaren sareko informazioetan koordainketa deitzen diote gaztelerazko copagoari. Berripaper honek, ordea, berrordainketa. Hitzok, koordainketa eta berrordainketa, bi-biak dira itsusi amorratuak. Baina lehenak gezur ofiziala zilegitzat jotzen du, aditzera emanez Estatuaren eskuzabaltasunak egiten duela botiken lehen ordainketa, ez gaitezela zekenak izan, ez zaigula guk bigarren partetxo bat ordaintzea besterik eskatzen. Bigarren hitza, berrordainketa, hurbilago dago egia berdaderotik: bi aldiz ordainarazi nahi dizkigute botikak, zerga orokorrekin lehendabizi, botiken premia izandakoan bigarrenez.

Koordainketak neurriaren atzean dagoen filosofia tranpatia onartzen du: Estatuaren kontura da parte bat, guk ordaintzen dugu bestea. Berrordainketak, ordea, dio: bi aldiz ordainarazi nahi digute zerbitzu bera.

Hitzen zehaztasuna botika ona da —eta dohainik daukagu!— osasun mentalarentzat.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.