Barazki eta otarrainxka risottoa

Iker Markinez / 2014-03-08 / 188 hitz

OSAGAIAK
4 pertsonarentzako osagaiak:

Bonba motako 400 gramo arroz.
Dozena bat otarrainxka.
Kuiatxo bat.
Ziazerba sorta bat.
Azenario bat.
Tipulin bat.
Bi baratxuri ale.
Tomatea.
Gatza.
Oliba olio birjina.
Parmegiano gazta.
Gurin koilarakada bat.

• Otarrainxkak zuritu, buruak eta azalak kendu, eta salda egiteko gorde. Salda egiten hasiko gara; horretarako, lapiko batean urez estali azal eta buruak, eta egosten ipini.

• Bitartean, kuiatxoa eta azenarioa garbitu eta zuritu (azenarioa bakarrik), eta karratu txikietan moztu. Baita tipulina eta baratxuri aleak ere.

• Lapiko batean, olio zorrotada bat bota, eta bertara barazki guztiak gehitu. Gatz pitin bat bota, eta hogei minutuz erregosi su motelean.

• Ondoren, tomatea eta ziazerbak zatitan moztu, eta lapikora gehitu. Beste bost minutuz erregosi eta nahastu.

• Gero, arroza gehitu. Otarrainxka salda bota, arroz kantitatea halako hiru. Beste gatz pitin bat erantsi, eta irakiten eduki hamabost minutuz.

• Orduan, otarrainxka gorputzak botako dizkiogu, eta arrozarekin nahastuko ditugu. Hasieratik bota izan bagenitu, erabat lehortuko lirateke. Kontuan hartu bost minututik behin arroza ongi nahastu behar dugula.

• Sua itzali, eta 100 gramo parmegiano gazta birrindu gehitu. Gurin koilarakada bat bota, eta nahastu pare bat minutuz. Prest dugu risottoa.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.