Ilargiaren alaba

IlargiarenEgilea: Toti Martinez de Lezea
Itzultzailea: Josu Zabaleta
Ilustratzailea: Aritz Albaizar
Argitaletxea: Erein
Bilduma: Perzebal
Urtea: 2013
ISBN: 9788497467544
R:7.085

Istorioa XVI. mendeko Euskal Herrian gertatzen da, eta Inkisizioak sorginen aurka egin zuen ehizaren berri ematen du.

Madalen, protagonista, neska gaztea da. Zugarramurdiko basozainaren bordan pozik bizi da, harik eta aita eta ahizpa sukarrak jota hil eta Inkisizioak ama sorginkeria leporatuta atxilotzen duten arte. Orduan hasten da Madalenen abentura.

Andra Gaila izeneko emakume jakintsu batek lagunduta, LogroƱorako bideari ekiten dio oinez ama askatzeko asmotan. Bidean hamaika neke pairatu arren, ezagutzen dituen lagunen laguntzari esker lortzen du LogroƱora heldu eta ama askatzea.

Liburuak hainbat gai lantzeko aukera ematen du, esaterako, emakumearen papera historian zehar, indarkeriaren gaineko hausnarketa, gauza berri eta ezezagunen aurrean nolako jarrerak sortzen diren…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.