Iker Markinez / 2014-04-12 / 155 hitz
OSAGAIAK
4 pertsonarentzako osagaiak:
2 kilo tomate (ondo helduak)
Luzokertxo bat
Tipula bat
2 piper berde
Piper gorri bat
4 baratxuri ale
Ozpina
Ogi laurden bat
Oliba olioa
• Andaluziako entsalada edangarria egiteko, ontzi zabal handi bat hartuko dugu.
• Ondoren, barazkiak garbitu, eta tomatearekin hasiko gara. Zortzi pusketatan moztu eta ontzira bota.
• Gero, baratxuri txikituak gehitu, eta pusketatan moztutako piper gorri eta berdeak ere bai.
• Luzokertxoa zuritu egingo dugu, eta tipulin txikituekin batera, dena ontzira gehitu. Dena gazitu, eta ozpin txorrotada on bat bota.
• Ondoren, ogi xafla batzuk gehitu, eta oliba olio txorrotada bat ere bai.
• Sukaldeko paper gardenarekin estali, eta 12 orduz hozkailuan mantendu.
• Guztia nahastu, eta berriro ere beste 12 bat orduz utzi.
• Berriro nahastu, eta beste 12 orduz eduki.
• Ondoren, irabiatu guztia eta txano batetik pasatu, salda fin bat lortzeko.
Eguraldi ona hastean, erabat atsegina egingo zaigu entsalada edangarri hori, freskagarria eta osasuntsua baita.