Erredakzioa / 2014-04-15 / 99 hitz
Protagonistak Bilintx institutuko ikasleak dira, ‘Larunbatean Bukowskin’ eleberrikoak bezala.
Donostiako Bilintx institutuko ikasle eta irakasleak ditu pertsonaia nagusi John Anduezaren (Oregon, AEB, 1966) San Ferminak, Lesakan eleberriak (Elkar), egile beraren Larunbatean Bukowskin eleberriak bezala (Elkar, 2012). DBHko 4. mailako ikasleek ikasketa amaierako bidaia bat egiteko dirua lortzen saiatzen ari dira, baina ezusteko batek planak aldaraziko dizkie. Semea eta alaba ditu Anduezak, nerabeak biak, eta haiei gustatzeko moduko liburu bat sortzea izan du xede San Ferminak, Lesakan nobela idaztean, Larunbatean Bukowskin idatzi zuenean bezala. Bien artean Kankaleko misterioa kaleratu du (Elkar, 2013), gazte literaturakoa hori ere, baina beste eite batekoa.