Erredakzioa / 2014-04-15 / 98 hitz
Deabruz, sorginez, mamuz eta misterioz betetako narrazioak bildu ditu, kontatzeko modua arduraz zainduz.
Deabruz, sorginez, mamuz eta misterioz betetako beldurrezko narrazioak bildu ditu Jon Eugik (Elgoibar, Gipuzkoa, 1971) Zortzi ipuin gotiko liburuan (Elkar). Edgar Alan Poe, Robert Louis Stevenson eta Bram Stoker dira Eugik liburu honetako narrazioak idaztean aintzat hartu dituen ereduetako batzuk. Narrazioen bidez irakurlearengan emozioa eragitea bilatu du idazleak, eta horrek kontatzeko era ardura handiz lantzera eraman du. Gazte talde batek Halloween gauean hilerrira egindako bisita kontatzen du ipuin batek; etxe sorginduen kontuak ere badira; ehorzketa etxe bateko langile baten ezustekoen berri ere izango du irakurleakā¦