Iker Markinez / 2014-05-17 / 149 hitz
OSAGAIAK
4 pertsonarentzako osagaiak:
Kilo bat ilar.
Lau patata handi.
Bi tipulin.
Bi baratxuri ale.
Ziazerba sorta bat.
Olioa.
Gatza.
• Lehenik, garaiko ilarrak aletu, eta zikinkeriak garbitu.
• Ondoren, lapiko bat sutan ipini, han olio zorrotada bat jarri, tipulinak eta baratxuriak zati txikietan moztu, eta lapikora bota. Gatz pitin bat gehitu.
• Su motelean, hamabost bat minutuz etengabe nahasten eduki, ez baitugu nahi kolore gehiegi hartzerik.
• Ondoren, patatak zuritu eta, garbitu ondoren, pusketatan moztu. Lapikora gehitu, nahastu, eta urez estali guztia. Gatza bota berriro, eta ziazerba sorta erdia ere gehitu.
• Irakiten hastean, ilarrak gehitu, eta su ertainean eduki 25 minutuz.
• Orduan, ziazerba sortaren beste erdia gehitu, eta baita txirlak ere. Guztia bost bat minutuz sutan eduki, eta, ondoren, sua itzali.
• Ziazerba sorta erdia azken momentuan gehitzeak kolore biziagoa emango die ilarrei eta baita plater osoari ere.
• Prest dugu jada plater goxo hau dastatzeko.