Egilea: Oihane Fernandez
Ilustratzailea: Alex Orbe
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Urtea: 2013
ISBN: 978-84-9027-079-0
R: 7.151
Aniaren gurasoak banandu berri dira. Hori dela eta, alaba etxeko giro txarretik urruntzeko itsas ertzeko herrixka batean bizi den osaba Giusepperenera bidaltzen dute. Osaba Giuseppe, amaren neba, herriko farozaina da, gizon bakarti eta isila. Ania lotsatia,, ixila, eta irakurzaletasun handiko neskatoa da. Aniak, osaba Giuseppek sekretu bat duela konturatzen denean, ez du amore ematen gizonak ezkutatzen den misterioa zein den asmatu arte, eta lortzen duenean ohartzen da osabak baduela saminduta egoteko arrazoirik. Apurka-apurka topatzen dituen arrasto batzuei jarraiki Aniak igartzen du osaba gaztetan Giulia izeneko neska ilegorri batekin maitemindu zela eta elkarrekin ihes egitekotan zeudenean Giulia itsasoan itota hil egin zela. Geroztik, osaba Giuseppe mikaztuta bizi izan da. Baina hori ez da Aniak topatuko duen misterio bakarra, amaieran, osabarekin bi aste eman ondoren etxera itzultzeko unea heltzen denean, trenera igo eta ondoan eserita duen emakume ilegorriak G.C.E. letra larriak idatzita dituen ispilu bat ateratzen duelako. Nor ote?
Lizardi saria irabazi zuen.