Nafarroako zainzuriak onddoz beteak

Iker Markinez / 2014-05-24 / 233 hitz

OSAGAIAK
4 pertsonarentzako osagaiak:

Dozena eta erdi zain zuri fresko
300 g onddo
Tipulina
Litro erdi esne
2 koilarakada irin
Basokada esne gain
Gatza
Piperbeltz hautsa
Azukrea
Oliba olio birjina

• Lehenik, tipulina txikitu eta zartagin batean ipini, gatz pitin batekin eta olio zorrotada batekin, su motelean.

• Bitartean, onddoak garbitu, pusketatan zatitu, eta tipulina dugun zartaginera gehitu. Beste olio zorrotada bat gehitu, eta gatz pitin bat ere bai. Beste 15 minutuz erregosten mantendu.

• Bi koilarakada irin gehitu, eta guztia ongi nahastu. Ondoren esnea gehitzen hasi, poliki-poliki. Guztia nahastu. Hala onddo bexamel krematsu bat lortu arte. Garrantzitsua da bexamela oso mehea ez gelditzea.

• Zainzurien prestaketarekin hasteko, lapiko altu bat urez bete, gatza eta koilarakada bat azukre gehitu; irakiten ipini su bizian.

• Bitartean, zainzuriak garbitu, oinaldea moztu eta azal leuna bistan gelditu arte zuritu, zainzurien punta zuritu gabe. Ura irakiten hastean, zainzuriak bertara gehitu eta irakiten eduki hamar bat minutuz, zainzuri bakoitzaren lodieraren arabera alda daiteke denbora hori.

• Ondoren, zainzuriak erretilu batera atera eta hozten utzi. Lapikoko ura gorde, geroago pixka bat beharko dugu eta.

• Zainzuriak banan-banan erditik moztu eta onddo bexamelaz bete; guztiekin berdina egin, eta labeko erretilu batean jarri.

• Labea berotzen jarri, eta beroa dagoenean, bost minutuz sartu, zainzuriak ongi berotzeko.

• Bitartean lapiko txiki batean, esne gaina irakiten jarri, zainzuriak egosteko erabili dugun urarekin batera. Pixka bat loditzen denean, erretilua labetik atera eta gainetik bota.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.