Egilea: Aitor Arana
Ilustratzailea: Alberto Campos
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Ekin
Urtea: 2013
ISBN: 978-84-8394-787-6
R: 7.095
Egunkari moduan idatzitako liburu atsegin, hunkigarri eta irakurterraza da hau, bai tramari dagokionez bai hizkerari dagokionez.
Hauxe da liburuaren atzeko azalean datorren laburpena: Ekain mutil bakartia da. Ikaskideekin harremanak izateko zailtasunak dauzka, eta, gainera, oporretan eskolako idazlan nekagarri bat egin behar du, ikasturtea ondo bukatuko badu. Idazlana egiteko dokumentazio bila dabilela, antzinako eskuizkribu bat aurkituko du, eta bere bizitzarekin antzekotasunak dituen abentura zirraragarri eta hunkigarri batean murgilduko da. Maitasunaren indarraz jabetuko da, eta, Montse lagun onak lagundurik, bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartuko du.
Gares herrian garai banatan gertatzen diren bi maitasun-istorio tartekatzen dira liburuan. Alde batetik, antzinako eskuizkribuan oinarrituta, 17 urteko bi mutil gazteren istorioa kontatzen da. Sutan hil zituzten XIV. mendean, homosexualak izateagatik zigortuta. Eta bestetik, Ekain gaztetxoak, eskolarako egin behar duen idazlana prestatzen ari dela, istorio hori irakurri eta bere bizitzarekin lotzen du.
IKASLEEKIN LANDU DAITEZKEEN GAI PEDAGOGIKOAK
Tolerantzia, batez ere sexu-orientazioaren esparruan.
Norbere buruarenganako konfiantza.
Zintzotasuna.
Lagun hurkoari laguntzea.