Iker Markinez / 2014-10-25 / 194 hitz
Kilo erdi onddo
Lau arrautza
Bi tipulin
Bi baratxuri ale
Olio birjina
Gatza
Piper hauts beltza
1. Oraintxe onddo sasoi betean gaude, eta, errezeta ahalik eta goxoena ateratzeko, onddo berriak erabiltzen baditugu —txiki edo ertainak—, askoz ere goxoagoa aterako zaigu platera.
2. Lehenik, onddoen zurtoinak zuritu, eta ondoren onddoak uretatik pasa, txapelak ongi garbitzeko. Ez beldurtu uretan bustitzean; izan ere, hezetasun falta izaten dute maiz, eta ongi etorriko zaie.
3. Ondoren, xaflatan moztu eta gutxinaka zartagin batean frijitu. Hiru bat txandatan. Frijitu ahala, erretilu batean gordetzen joan.
4. Gero, zartagin berberean olio pixka bat gehixeago ipini, eta bertara tipulin eta baratxuri ale xehatuak gehitu. Gatz pittin bat gehixeago bota, eta 15-20 minutuz su motelean erregosi.
5. Horren ondoren, aurretik frijitutako onddoak zartaginera gehitu, eta ongi nahastu. Mantendu bost bat minutuz, dena ongi berotu dadin.
6. Aldi berean gatz pittin bat gehitu, eta gustukoa baduzue, piper hautsa ere bai, bizitasun berezia emango baitio.
7. Ondoren, lau arrautzak gorringo eta txuringoetatik banatu.
8. Zerbitzatzeko, plateraren inguruan jarriko ditugu onddoak, eta argazkian ikusten den moduan arrautzaren gorringo gordina erdian jarri.
9. Jateko garaian, gomendagarria da labanarekin arrautzaren gorringoa puskatzea eta, ondoren, onddoekin nahastuta jatea.