Dumitru

DumitruEgilea: Koldo Izagirre
Argitaletxea: Erein
Bilduma: Perzebal
Urtea: 2014
ISBN: 978-84-9746-932-6
R: 7.251

Bost ataletan banatutako 73 orrik osatzen dute nobela labur hau; laburra bezain mamitsua da, ordea. Atal bakoitzaren hasieran, letra etzanez, arrain baten istorioa kontatzen da, eta arraina protagonistaren metafora da.

Euskal Herriko herri batean, krisi garaian, girotua dago. Pertsonaia nagusiak, alde batetik, familia bereko hiru belaunalditako emakumeak dira eta, bestetik, errumaniar aita-semeak. Bertakoek eta atzerritarrek harremana dute: gazteak gelakideak dira, eta amona eta aita kaleko ezagunak dira.

Adineko pertsonen bizimodua, belaunaldien arteko harremanak, lantegietako langileen arazoak, ikasleen gorabeherak, atzerritarrekin sarritan egiten diren injustiziak eta gizartearen jokatzeko erak erakusten dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.