Iker Markinez / 2015-02-21 / 245 hitz
12 orburu.
8 otarrainxka.
Ziazerba sorta bat.
Esnegain basokada bat.
Oliba olioa.
Frijitzeko ekilore olioa.
Gatza.
Egosteko irina.
2. Bitartean, orburuak prestatzen hasiko gara. Horretarako, sei orburu bakarrik hartu, eta kendu lehen orriak; beldurrik gabe kendu, horretan dago-eta sekretua. Bestela, izan ere, kanpoko geruza horiek jatean, gortasun apur bat ematen diote. Zuztarrak, berriz, moztu gabe zuritu, findu arte. Garrantzitsua da ordena horixe errespetatzea; bestela, orburuak azkar belzten hasiko dira.
3. Ondoren, bota ur irakinetara, eta hantxe eduki irakiten hogei bat minutuz. Gero, sua itzali, eta bertan utzi epeldu arte. Ondoren, atera .
4. Jarraian, jarri zartagin batean orburu egosi horiek, eta ziazerba sorta gehitu, juliana moduan moztuta. Esnegain basokada bat bota, eta orburuak egositako uraren beste basokada bat. Gehitu gatz pitin bat, eta guztia irakiten jarri. Saltsa pixka bat loditzean, sutatik kendu.
5. Bien bitartean, gordinik ditugun beste sei orburuak zuritu, beste guztiak bezala; baina xaflatan moztu, lau bat xaflatan bakoitza.
6. Ondoren, zartagin batean ekilore olio berotan frijitu. Orburu txips batzuk lortuko ditugu horrela. Gero, sukaldeko papera dugun erretilu batera atera, olio soberakina kentzeko; eta azkenik, bota gatz pitin bat.
7. Azkenik, otarrainxkak zuritu, baina isatsa utziz. Zartagin batean oliba-olio zurrusta batekin frijitu.
8. Platera muntatzeko, plater bakoitzean erdian jarri orburu egosiak plateraren, eta inguruan orburu txips-ak. Otarrainxka isatsak, berriz, orburu egosiaren gainean jarri, eta ziazerba eta esnegain saltsarekin erdiko orburuak soilik ongi busti.