Imanol Mercero / 2015-03-22 / 155 hitz
- Izenburua: Akim ihesi
- Idazlea: Claude K. Dubois
- Ilustratzailea: Claude K. Dubois
- Itzultzailea: Aztiri
- Argitaletxea: Ttarttalo
Nire alabak, irakurri ostean, honela esan dit: «Ederra da, baina tristea». Eta nik ezin dut hitz hauek azalpen zabalagoekin lardaskatu baino gehiago egin. Lau hitz horietan kabitzen baita liburu honetaz esatekoa dudan guztia.
Irudidun narrazio bat da, 96 orrialdekoa, baina laburra, hamar bat minututan irakurtzekoa. Esaten da, batzuetan, irudiek errepikatu egiten dutela testua, edota azpimarratu. Obra honetan alderantziz da, testuak irudiek diotena errepikatzen du, edo, akaso ñabartu. Arkatzarekin eta sepia koloreko urmargoekin eraikita dauden ilustrazioek giroa ez ezik lekua ere iradokitzen dute, Ekialde Hurbila, inondik ere.
Oso ederra da lana, gaitasun narratibo handikoa, baina tristea. Eskema moduan urratutako arkatz arrastoek gerra iritsi deneko Akim-en herrialdearen berri ematen digute. Akim-en ibili harritua, iheskorra, beldurtua.
Besterik ezin dut esan, edo bai: mesedez har ezazue Akim-en arrastoa, zuen inguruko haurrei irakurri, ez galdu aukera. Liburu ederra da, tristea, baina ezin diogu bizkarra eman.