Imanol Mercero / 2015-03-22 / 142 hitz
- Izenburua: Neska baten hitza
- Idazlea: Alfredo Gomez Cerda
- Itzultzailea: Aitor Arana
- Argitaletxea: Ibaizabal
Nerabe literaturan ohiko bihurtu den ildoan, eleberri honetan trantsizioan dauden pertsonaiak ezagutzeko aukera dugu, aro honekin beti gertatzen den bezala, ezkutuan zelatan ari garen sentipen deserosoa gainetik ezin kendurik.
Honetarako, protagonistak bere bizipenen eleberria idatziz eskainiko digu, ezizen baten atzean mozorroturik. Jakina da Gomez Cerda idazleak sortutako amarru bat dena, baina bere presentzia gure paretik kendu, eta pertsonaiari hain eraginkorki ematen dio hitza, ezen benetako idazleaz ahaztuta ariko baikara.
Protagonistak Inorrez ezizena hartzen du, bere benetako nortasuna ezkutatzeko, eta testuinguru horretatik abiatuz, bi erronka ezartzen dizkio bere buruari: eleberri bat idaztea, eta bere bizitzan hain garrantzitsua izan zen pasartea guri kontatzea.
Bi hari hauek, paraleloan elkar elikatuz, irakurlea aberasteko tresna bihurtzen dira. Batetik, idazlearen ofizioko nahi eta ezinak; bestetik, nerabezaroko gai ezagunak: desoreka, janariarekiko obsesioa, maitasuna, fideltasuna, zintzotasuna, eskola…