Anjel Lertxundi / 2015-05-20 / 125 hitz
Egiazko miraria euskararen iraupena da, ez jatorria, zioen Koldo Mitxelenak, eta gure oroimenean iltzatuta geratu den esaldiak eboluzioaren teoriara garamatza, Darwinen hitzetara: «Irauten duena ez da espezie fuerteena, ezta adimentsuena ere, aldaketari trebeen erantzuten diona baizik». Darwinek espezie dioen lekuan jarriko bagenu hizkuntza, horra zer ateratzen zaigun: «Irauten duena ez da hizkuntza fuerteena, […] aldaketari trebeen erantzuten diona baizik».
Handiak dira euskarak bere historia luzean ezagutu dituen aldaketak, gerri malgua erakutsi du bizkarrezurra apurtu gabe: hizkuntza fuerte asko desagertu da bidean, baina euskara honaino iritsi da, hemen segitzen dugu. Azken aldian inoiz izan ez dituen tresnak ere eman dizkiogu euskarari, munduan gaude. Eta aurrera egin nahi dugu. Ederki. Baina, aurrera egingo duten espezieek bezala, gaurko hiztunok ere trebetasun ebolutiboa baliatzen segitu beharko dugu, baldin geroa…