Imanol Mercero / 2015-05-17 / 154 hitz
- Izenburua: Elsa eta paradisua
- Idazlea: Mariasun Landa
- Ilustratzailea: Elena Odriozola
- Argitaletxea: Giltza
Bost urteren ondoren, berriz itzuli zaigu Mariasun Landa Itun Zaharreko kontuekin. Garai hartan Adam eta Evari buruzko anekdota bat asmatuz osatu zuen Ipurtargiak paradisuan, eta oraingoan antzeko istorio bat josi du, bi pertsonaia horien kristau aitzindari paperean sakontzeko-edo.
Egiatan, bi liburu horiek ezaugarri askotan berdintzen dira. Ipurtargien hartan ama-alaba batzuen arteko elkarrizketa bat zen, eta oraingoan andre ileurdin misteriotsu baten eta jakingura handiko neskato baten artekoa da. Antzekoa bi emakume helduen jarrera ere kontakizun horiekiko, pasarte matxista eta asaldagarriak leundu eta kontakizun politikoki askoz zuzenago bat iradokitzen. Haur protagonistek ere antzeko izaera dute: abegitsuak, entzuteko eta galdera egokiak egiteko pronto. Adin desberdintasuna tarteko, oraingoa apur bat sakonago aritzen da Paradisuko gertakarien kausa eta ondorioei buruz, eta esan liteke apur bat filosofikoagoa dela.
Ilustrazio jolas ezohiko bat oparitu digu Odriozola beti txundigarriak, eta libururi darion katekista usaina apur bat ahazteko balio izan digu