Egilea: Alfredo Gómez Cerdá
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Ameslari
Urtea: 2014
ISBN: 978-84-8394-785-2
R: 7.311
Hona hemen liburuaren argumentua: Batxilergo lehen mailako neska batek liburu bat idaztea erabakiko du bere esperientzia batean oinarrituta. Horretarako, fikziozko datuak erabiliko ditu, eta idaztean zer arazo izan dituen adieraziko du.
Gelakide batekin adiskidetasun harremanari ekingo dio. Adiskide hori txantxa baten biktima izango da, baina txantxak ezusteko ondorioak sortuko ditu txantxa antolatzaileen artean. Besteak beste, gai hauek agertzen dira: institutuko gorabeherak, ikasleen eta irakasleen arteko harremanak, seme-alaben eta gurasoen arteko kontuak, bikote erlazioak eta loditasun arazoak.