Egilea: James Joyce
Itzultzailea: Xabier Olarra
Argitaletxea: Igela
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-943560-5-6
R: 7397
James Joyce (Dublin, 1882 – Zürich 1941) idazlearen Ulises nobela 1922an argitaratu zen, Parisen, Shakespeare and Company liburudendaren eskutik.
Literaturzale eta aditu askorentzat XX. mendeko nobelarik garrantzitsuena da Ulises, eta ukaezina ondorengo literaturan izan duen eragina. Hala aitortzen zuen T. S. Eliot poeta modernistak: “Ene iduriko, liburu hau da gure garaiak aurkitu duen adierazpenik garrantzitsuena; guztiok zordun gatzaizkion liburua da, eta gutako inork ihes egin ezin diona”.
XX. mendeko literaturan funtsezkoak izan diren hainbat nobelagileren ibilbideak, William Faulkner edo Gabriel García Márquez amerikarrenak, esate baterako, ezin uler daitezke Ulisesek irekitako bidearen eragin hori gabe. Halaxe aitortu zuen kolonbiarrak: “Joyce irakurri gabea nu enez, Ulisesekin hasi nintzen. Eta etorkizuneko nire idazkuntzan oso baliagarria izango zen zerbait ikasi nuen: barne bakarrizketaren teknika”.
Faulknerrek hala esan omen zion emazteari Ulises ulertezina zela eta kexatu zitzaionean: “Irakurri berriro”. Izan ere, iturri horretatik edanda idatzi baitzuen Hotsa eta ardaila bere maisulana.
Zailtasunaren ospe hori berekin izan du Ulisesek argitaratu zen une beretik. Orain, argitalpen ohardun honi esker, irakurle euskaldunak bidea leundua eta zenbait korapilo askatuak aurkituko ditu, hainbat ataka gaitzetan onik ateratzeko.