Nafarroako Gobernuak dekretu bidez erabaki du gaur hil osteko saria ematea Jose Maria Jimeno Jurio historialari eta etnografoari (Artaxona, 1927-Iruñea, 2002). Nafarroari eginiko ekarpenarengatik sarituko dute, batik bat, Nafarroako kultura, ohiturak eta toponimia biltzen eginiko lan eskergatik.Intelektual “errepikaezina eta ez-ohikoa” izan zelako arrazoitu du gobernuak saria hari ematea. Nafarroako Urrezko Domina 1982. urteaz geroztik ematen dute, Nafarroari ekarpena egin dioten herritarren lana eskertze aldera.
Domina datorren abenduaren 3an emango diote Jimeno Jurioren familiari.