Hamar urte baino gehiago pasa ostean, badirudi Bridget Jones zinema aretoetara bueltatuko dela. Renée Zellweger berriz ikusiko dugu izar bihurtu zuen paperean, eta Colin Firth ere alboan izango du; Hugh Grantek, ordea, ez du parte hartuko. Eta eta zurrumurruek diotenez, Grey’s Anatomy telesailean ezagun egin den Patrick Dempsey ekoizleekin negoziatzen ari da. Istorioari buruz ez da ezer jakitera eman, baina momentuz proiektua Bridget Jones’s Baby izenarekin ezagutzen da…