Stockholm sindromea ofizialki 1973an jaio zen, orduan izan baitzen lotura emozional horri izena jarri zitzaion lehen aldia. Abuztua zen eta Jan-Erik Olsson arma bat eskuan zuela banketxe batera sartu zen, diru guztia eramateko asmoarekin. Tiro egin eta bankuan ziren zaintzaile eta bezero bana zauritu zituen. Ordu eta erdiz sekulako tentsioa bizi izan zuten arren, Olssonek bertan bahituta zituenekin abestu eta hitz egin zuen. Azkenik kanpotik polizia tiroka hasi zen eta egoerarekin amaitu zuen. Barruan zirenak bahitzailearen alde jarri ziren, poliziak gehiegikeriaz jokatu zuela esanez. Estokolmoko banketxe batean gertatu zelako, hiriburuaren izena hartu zuen fenomeno emozionalak.