Pakito Ganbelai / 2016-02-05 / 235 hitz
Behin edo behin entzun izan dugu guztiok 27 adin madarikatua izan dela musikari famatu askorentzat. Esanguratsua da urte kopuru horrekin hil den artista zerrenda.
Gaur musikari horien izenak eta haien musikara hurbiltzeko loturak izango ditugu hizpide. Baina lehenik autokritika egin nahi nioke zerrenda berari. Ez dut uste hemen daudenak direnik 27 urterekin hildako musikari esanguratsu guztiak; baina, tamalez, mendebaldeko Europan erreferente gehienak anglosaxoiak dira. Kontutan hartzen dut, eta musikan gehiago sakondu behar dudala erakusten dit; edo interneten behintzat.
Baina hauek dira sarean topatu ditudan erreferente nagusiak. Gehienak ezagutuko dituzue, baina ziur sorpresa atsegin pare bat ere izango dituzuela ezagutzen ez dituzuen musikari batzuen doinuan entzutean.
Kurt Cobain: estatubatuarra. Gitarrista, abeslaria eta Nirvanaren kantuen idazlea. Bere buruari tiro bat jo zion.
Jimi Hendrix: estatubatuarra. Gitarrista, abeslaria eta kantu idazlea. Drogek eragindako ito larri baten ondorioz hil zen.
Robert Leroy Jhonson: blues abeslari eta musikaria. Pozoinduta hil zen. Estatubatuarra.
Brian Jones: gitarrista britaniarra (bideoan armonika jotzen duen arren), Rolling Stones-eko sortzaileetako bat. Bere etxeko igerilekuan ito zen.
Janis Joplin: estatubatuarra, rock abeslaria. Heroina eta alkohola soberan nahasteagatik hil zen.
Ron “Pigpen” McKernan: estatubatuarra. Teklatua jotzen zuen GratefulDead taldean. Barneko odoljario baten ondorioz hil zen, alkoholak eragindakoa.
Jim Morrison: estatubatuarra. Abeslaria, kantu idazlea eta The Doors taldeko poeta. Droga gaindosi batek jota hil zen.
Alan “Blind Owl” Wilson: estatubatuarra. Canned Heat taldeko abeslaria eta kantuen idazlea.
Amy Winehouse: britaniarra. Abeslaria eta kantu idazlea. Alkohol gaindosiak eraginda hil zen.
27 kluba