Ray Apache / 2016-02-23 / 471 hitz
Beldurra, animali guztiok dugun bizirauterako mekanismo naturala da, seme alaben babesa zihurtatzegatik bizitza ematea aldiz, gure zena.Honen eredu Siriar familiak dira, jantzitakoarekin europatik biraka dabiltzate etorkizun oparo baten bila. Enpatia landugabe ta eskumatar hedabideetan, polemikaren protagonista behartuak bihurtu dituzten bitartean, galdera zehatza dakarkigu:
Laguntzeko prest gaude?
Edonor bihur gaitezke albo-kalte; bi gizakien arteko interes politiko-ekonomikoak gurutzatu besterik ez dira egin behar, gudate baten erdian gure burua ikusteko.
Egoera larri hau gertutik pairatu dituzten 11 futbol izarren kasuak izango ditugu hizpide. Beraz, hauek dira noizbait miretsi izan ditugun, futbolari errefuxiatuen hamaikakoa:
1-ASMIR BEGOVIC
(Bosnia 1987/06/13)
ChelseaF.C taldeko atezaina.
Alemanian eta Kanadan bizi izan zen Asmiren familia, Balkanetako gudatik ihesi. Gaztaroan Kanadako selekzioarekin jokatu izan zuen, baina helduaroan Bosniakoarekin jokatzea erabaki zuen.
2-TRESOR LUA LUA
(Kongo 1980/12/28)
Newcastle, Portsmouth eta Olympiacos taldeetako jokalari ohia.
Hutus eta Tutsisen arteko gatazkatik ihesi, bere aitarekin Kongotik irten eta Ingalaterrara 9 urterekin heldu zen.
3-FABRICE MUAMBA
(Kongo 1988/04/06)
Arsenal, Birmingham City eta Boltoneko jokalari ohia.
Kongoko Guda Zibiletik ihesi, Ingalaterrara heldu zen. Urteak eman zituen asilo politikoaren eske. Gudatean osaba eta zenbait senide galdu zituen.
4-SAIDO BERAHINO
(Burundi 1993/08/04)
West Bronwich Albion taldeko aurrelaria.
Aita galdu zuen Burundiko Guda Zibilean. 10 urte zituelarik heldu zen Erresuma Batuetara. 2 urte eman zituen bere amagandik urrun. Gogor borrokatu behar izan du beti, eta horrek lehenengo mailako futbolari izatera eraman duela esaten du.
5-EDIN DZEKO
(Bosnia 1986/03/17)
AS Romako jokalaria.
Sarajevon bizi izan zuen guda, ezin izan zuelako gurasoekin bertatik ihes egin. Gogoratzen du behin, amak ez ziola kalera irteten utzi futbolera jolasteko, eta minutu batzuetara, lagunak jolasten zeuden tokian bertan bonba bat jauzi, eta lagunak hil zituztela.
6-IÑAKI WILLIAMS
( Iruñea-EH 1994/06/15 )
Athletic Club eko jokalaria.
Iñakiren gurasoak, Ghanako errefuxiatuentzako kanpamentu baten ezagutu zuten elkar, Liberiako Guda Zibiletik ihesi zeudelarik.
7-ZLATAN IBRAHIMOVIC
(Suedia 1981/10/03 )
PSGko jokalaria.
Zlatanen gurasoek Balkanetako gudatik ihesi, Bosnia utzi eta Malmön hezi zituzten seme-alabak. Aitak gudatean jasandako egoera latzen eraginez, alkoholismorako joera hartu zuen. Zerbitzu sozialetan ezagunak ziren Ibrahimovictarrak, behar basikoak asegabeak zituen familia baitzen.
8-LORIC CANA
(Kosovo 1983/06/27)
Nantes FCeko jokalaria.
7 urte zituelarik Albaniatik irtetera behartu zuten Cana familia. Hurrengo 8 urtetan Suitzan eman zituzten errefuxiatuen baldintzapean. Egoera honek, Arsenal taldearekin frogatzera ezin joan izatera eraman zuen.
9-XHERDAN SHAQUIRI
(Kosovo 1991/10/10)
Stoke Cityko erdilaria.
Kosovotik ihesi, Shaquiriren guraso eta anaiak Basilean finkatu behar izan ziren. Egun, Xherdan gazteak Suitzako selekzioarekin jokatzen du, jasotako laguntza bueltatzeko asmoarekin.
10-CHRISTIAN BENTEKE
(Kongo 1990/12/03)
Liverpool-eko aurrelaria.
Kinshasarra 3 urte zuelarik Belgikara joan behar izan zuen bere familiarekin batera. Liejan hasi zen aurrelari erraldoia, bertako taldean eman zituen bere lehenengo pausuak profesional bezala.
11-IVICA OLIC
(Kroazia
1979/09/14)
SV Hamburgoko jokalaria.
Kroaziatik Errusiara ihes egitera behartuta izan ziren Olictarrak. Gudatea lasaitu zenean, bere herria zen Slavonski Brodera bueltatu ziren. Egun 3 munduko txapelketan parte hartu izan du Kroaziako Selekzioarekin.
Ez dezagun ukatu gizaki hauen etorkizuna, ez itzazue eskuineko Anai Nagusiaren gezurrak sinistu. Lekua egingo diegu gurean, gure horma beroetan, gure amesgaiztorik gabeko maindiretan, zenaren beste alde baikorrean, errefuxiatuen hamaikakoan.