Argiaren alaba

Egilea: Yolanda Arrieta
Argitaletxea: denonartean
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-15756-92-7
R: 7.537

 

 

“Mirarik hamazazpi urte ditu, aita amerikarra eta ama euskalduna. Estatu Batuetan bizi arren, ama eta izeko Amaia jatorri euskalduna mantentzen saiatu dira, betidanik, eta horregatik moldatzen da primeran euskaraz. Izeko Amaiarekin igaroko du 2013ko uda, aitita-amamen lurraldean. Era bitxi batean, ordea: denboran salto eginez, bi mende eta laurden aurretik, bertan hazitako neska idazle baten bizimoduan murgildu ahala, datuak fikzio bihurtzen. Lan horren xedea, Bizenta Mogel Elgezabal andre idazlearen bizitzara eta bizimodura hurbiltzea izan da, datu errealetan oinarritutako fikzio baten bidez, fikzio-prozesua bera delarik ardatz eta eragile.”

Bi planotan kontatutako istorioa: Mirari eta bere izeko Amaiarena, batetik, eta Bizenta Mogelena, bestetik. Biak daude estuki lotuta, izan ere, Mirari eta Amairenari eskainitako zatietan Bizenta Mogelen biografia idazteko egindako ikerketa eta datu-bilketaren berri ematen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.