eitb.eus / 216-04-05 / 178 hitz
Adimen Artifizialean oinarritutako teknologia da testu automatikoa eta, horren bidez, argazkiaren deskripzioa sor daiteke, objektuak bereizteko teknologiari esker.
Facebookek itsuek “argazkiak ikusi” ahal izatea ahalbidetuko duen teknologia iragarri du, testu automatikoa sortzen duen teknologia berri baten bidez, sare honek esperientzia bisualagoa izan dezan, egunean sare sozialetara igotzen diren milioika argazkiez gozatzeko.
Testu automatikoaren bidez, argazkiaren deskripzioa sor daiteke, objektuak bereizteko teknologiari esker. “Irudi batetik beste pasatzean, iOS gailuetan pantaila irakurgailuak erabiltzen dituzten pertsonek argazkietan agertzen diren elementuen zerrenda entzungo dute”, azaldu du Facebookek, esaterako -gaineratu du- “argazkian hiru pertsona ager litezke, irri egiten, kalean”, izan liteke adibide bat.
Momentura arte, aukera hori iOS pantailetan, ingelesez konfiguratuak- baino ez dira probatzen ari. Probatu ahal izateko, nahiko da VoiceOver aktibatzea, Siriri “VoiceOver akbitatu” esanda, edo Aukerak>Orokorra>Eskuragarritasuna>VoiceOver” sakatuta. Halere, sare sozialetik esan dutenez, lanean ari dira hizkuntza gehiago gehitzeko, euskarri gehiagotan.
“Facebooken misioa da mundua zabalagoa eta lotuagoa egitea. Horrek esan nahi du nahi dugula pertsona guztiek beste pertsona guztiekin lotuta egoteko aukera izatea. Mundu osoan, 39 milioi itsu daude eta 246 milioik baino gehiagok ikusmen arazo larriak dituzte”, gaineratu du Facebookek ohar batean.