Egilea: Ricardo Gómez
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Ameslari
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-9106-116-8
R: 7.538
Sebastian 17 urteko mutil berezia eta bakarti samarra da, gazte asko bezala. Baina mundu birtualean Hiltzaile izenaz ezagutzen dute, bideo jokoetako jokalari bikaina baita, borrokalaririk onenetakoa, beti garaile suertatzen dena. Eta dirutza irabazten du, gainera. Izan ere, bideo joko horiek probatzeagatik ordaindu egiten diote. Baina hori oso gutxik dakite, ez baitio inori, amari izan ezik, kontatu zertan dabilen, lotsatuko balitz bezala.
Bere benetako bizitzaz ere ez zaio hitz egitea gustatzen: arreba zaharrenaren heriotzak gurasoak banatzea ekarri zuen. Harez geroztik, tristura eta inkomunikazioa nagusitu dira haien bizitzetan. Sebastianen iritziz, mundu erreala bideo jokoena baino zailagoa, krudelagoa eta latzagoa da. Bideo jokoak kalte gabeko jokoak dira eta arazoetatik ihes egiteko kontsolamendu ezin hobea. Bizitza errealeko odola eta hildakoak, berriz, hezur-haragizkoak; mundu birtualean, ordenagailu itzaltzeaz bat gehiegikeria horiek bukatu egiten dira, “pantaila batean ordenaturik antolatutako byte eta koloretako argi multzo bat baino ez da”. Baina benetan al da hori horrela ? Liburuan zehar bi munduen arteko elkarreragina egon badagoela ikusteko aukera izango dugu. Eta ondorioak lazgarriak izango dira!