Itziar Itz / 2016-03-27 / 258 hitz
Sare sozialen menpeko gara? Bada garaia onartzeko: neuk ere menpekotasuna diet aplikazioei. Erlazio birtualak benetako erlazioak baino gehiago dituzu? Beti eramaten duzu aldean apartu elektronikoren bat? Esnatu berritan konektatu behar izaten zara, edota loa mozten duzu mezu bat jaso eta irakurtzeagatik?
Nabarmena da sare sozialenganako gero eta menpekotasun handiagoa daukagula. Twitterren, Facebooken, Instagramen eta bestelakoetan buru belarri gabiltzan bitartean beste gauza batzuk egiteari eta beste jende batekin egoteari uzten diogu. Ez da arraroa, beraz, menpekotasun honek desoreka psikologikoak sortu izana: zibermareo, nomofobia edo ziberkondria, besteak beste. Etengabe konektatuta egoteko premiak urduritasuna eta arreta falta eragiten ditu, baina antsietatea eta estresa eragiteraino ere irits daiteke.
Dena den, ez gara alarmistak izango. Ezin uka daiteke sare sozialek harremantzeko modu berriak ekarri dituztela, baina baditu bere bertuteak ere. Edo?
Interneten saltseatzen nabilela orain urte batzuk David Martinezek Zuzeun argitaratutako test hau aurkitu dut, nire lasaitasunerako: “Nola bizi dituzte gaur egungo gazteek sare sozialak?”. Erdi larrituta nenbilen han eta hemen irakurtzen nituen artikuluekin, ea neu ere sare sozialen hain menpeko ote nintzen. Eta zer esango dizuet, pixka bat banaiz, baina test honetan ageri den mailara, oraindik, ez naiz iritsi.
Alde txarrak eta onak dituzue hurrengo bi grafiko hauetan; eta honen arabera behintzat txarrak dira nagusi.
Alde Onak: Herremanak, jendea ezagutzea, komunikazio erreaztasuna, elkarbanatzeko aukera, aisialdia, informazioa jasotzeko beta, ideologiak transmititzeko erraztasunak, ligatzeko tresna, pribatutasuna eta hizkuntza.
Alde txarrak: pribatutasuna (ez dakigu ona edo txarra den), denbora, menpekotasuna, identitatea, gezurrak, arazoak, erlazioak, kontrol soziala, propietate intelektuala, manipulazioa, txantajea, ortografia, rolak galdu (ez dakit txarra ote den) eta sektarismoa.
Ados zaudete?