Applek iPhone 7a aurkeztu du, ura jasaten duen bertsio berria

eitb.eus / 2016-09-07 / 136 hitz

iPhone 7 Plus bertsioak lente desberdinetako bi kamera (angeluhandia eta teleobjektiboa) izango ditu.

Tim Cook Appleren kontseilari ordezkariak iPhone 7a aurkeztu du gaur, 2007an jaio zen sakelako telefonoaren bertsio berria, kamera berria izango duena, audio sarrerarik gabea, eta ura jasango duena.

San Franciscon egindako ekitaldi batean aurkeztu du Cookek “sekula sortutako iPhone onena”.

iPhone 6aren profilari eusten dio bertsio berriak, baina zati gutxiago ditu aluminiozko pieza bakarrean egindako gailuak; izan ere, ez du ohiko audio sarrera-irteerarik izango, eta energia eta datuak kargatzeko portua erabili beharko da horretarako.

Gainera, iPhone berriak 12 megapixeleko kamera izango du, argi gutxiko egoeretan kalitate handiko argazkiak ateratzeko aukera emango duten lenteekin.

iPhone 7 Plus bertsioak, berriz, lente desberdinetako bi kamera (angeluhandia eta teleobjektiboa) izango ditu, eta zoom optikoa erabiltzeko aukera.

Modelo berriaren pantalla ere hobetuko dute, 3D Touch sistemarekin. Era berean, iOS 10 sistema eragilea izango du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.