Josu Jimenez Maia / 2017-01-06 / 352 hitz
Europako Iparraldearen Iparraldean, Islandia hotzean, Gabonetako ohitura eder bat dute: liburuak opari ematea elkarri. Durangoko Azkoaren zurrunbiloa nola, Jólabókaflód edo Liburu-uholdea Gabonetako ohitura dute han, eta ohitura horri esker, liburu gehienak urtearen azken hiruhilekoan saltzen dira; urte osoan saldutako hamar liburutatik, zazpi.
Abenduaren 24ko gauean, liburuak opari elkarri emanda, ez gularik, ez xanpainik, liburua(k) baizik; aukeran, txokolate puskatxo bat hartu eta ohera irakurtzera! Islandiak Frantzian duen enbaxadore Kristján Andri Stefánsson-ek dioenez, ohera «lasaitasun eta patxadaz, irakurtzen gozatzeko; niretzat data hauetan ateratzen diren nobela berri
Datuak adierazgarriak dira oso: 320.000 biztale bakarrik dituen estatua izanik ere, urteko 800 eta 100 liburu berri argitaratzen dira, eta BBCk berak 2013an argitara eman zuenez, hamar islandiarretatik batek bizitzan zehar argitaratuko du libururen bat edo beste, eleberria dela, poesia-bilduma dela, artikulu-bilduma dela… Liburu bakoitzaren 1.000 ale argitaratzen dira, baina oso ospetsua den egile batek ?nobela beltzeko Arnaldur Indriðason-en kasuan? 20.000 ale atera ahal ditu.
Ez dakit Liburu-uholdea Gabonetako ohitura hori kausa ala ondorioa den ?biak, segurki?, eta eguraldi hotzak ere lagunduko du seguru asko, baina Islandia da, mundu osoan, biztanleko liburu gehien duen estatua, eta liburuzale irla hotz horretan badituzu liburu-dendak eta irakurle-klubak non-nahi. Izan ere, literatura eta irakurzaletasuna kultur nortasunaren, herri nortasunaren euskarri bilakatu dira.
Eta kultur zaletasunak izanen du zerikusirik duela urte gutxi batzuk islandiarrek hartu zuten politikari ustelak eta bankari lapurrak, elite politiko-ekonomikoa borrokatzeko erabakiarekin, orduan hain miresgarria izanik ere segidarik izan ez duena, maleruski. Irribarre zuriko eta gorbata beltzeko lapur banda horietako batzuek ?ez denek, ez behar bezainbeste? kartzelan eman dute ordaina.
Islandia Iparraldearen Iparraldean dagoen irla hotz ezezagun hori izateaz gain, Gabon gaua liburu bat irakurtzen ematen duten herria dugu; hori horrela, zilegi bekit Islandiari Hitzlandia, deitzea, Iñigo Aranbarriren izen bereko liburuaren izenburua maileguan hartuta. Eta 2017 urte berrian, «hotz ala bero, irakurri egunero».