Egilea: Herve Tullet
Argitaletxea: Ttarttalo
Bilduma: Album ilustratuak
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-9843-657-0
R: 7626
Liburu bat eta Koloreak albumak izandako arrakastaren ondoren, jolasteko eta ondo pasatzeko proposamen berri batekin datorkigu HervĂ© Tullet artista handia. Sakatu orrialdearen leku ezberdinetan biribilak lekuz aldatzeko; biribilak ukitu eta koloreak nola aldatzen diren ikusi; jarraitu marrei hatzarekin mugimenduak eragiteko… Jolastu ezkutaketan, zaldiko- maldikoan ibili, oztopoak gainditu, leku ilun beldurgarrietan murgildu eta magia egin. Ibili biraka, korrika, jauzika eta hegan. Dibertigarria benetan!