Asteburu honetan: Txokolate moussea

Pagotxa / 2017-04-08 / 132 hitz

Osagaiak:

  • 300 g txokolatea ilun, kalitate onekoa
  • 2 arrautza eta 2 gorringo
  • 5 koilarakada azukre
  • Litro erdia esnegain, harrotua
  • Xorta bat ron

Errezeta:

  1. Ontzatan moztu eta gopor batean sartuko dugu mikrouhinetan, indar apalenean, ur dadin.
  2. Bitartean, hagaxkaz joko ditugu, beste gopor batean, gorringoak eta arrautzak 3 koilarakada azukrearekin, orea loditzen eta zuritzen hasia dela sumatu arte. Gainera, beste 2 koilarakada azukreak erantsiko dizkiogu tinko harroturiko esnegainari.
  3. Urtu ondoren erantsiko diogu txokolateari rona, xorta bat.
  4. Azukrearekin jotako arrautzekin nahasiko dugu.
  5. Gomazko espatula batez erantsiko diogu ondoren ore hau esnegain harro azukreztatuari, goitik behera leunki nahasiz, moussea ahalik eta harroena izan dadin. Ez azkar jo, esnegain harrotua apal ez dadin.
  6. Goporretan edo portzelanazko pote txikitan banatuko dugu nahastura, eta ongi tapatuta edukiko ditugu hozkailuan, jan aurretik.

Kasu:

Gailetaren batekin lagun dezakezu postrearen aurkezpena, Tolosako teilak eta zigarretak ezin aproposagoak.

Gozatu eta on egin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.